BIO
Arkitekturan graduatu nintzen 2014. urtean Escola Tècnica Superior d’Arquitectura de Barcelonan, Tokyo University of Arts (GEIDAI) 2011-2012. urteetan egonaldi bat egin ondoren.
2015ean, maketa arkitektoniko profesionaletan murgildu nintzen DGC tailerrean, Bartzelonan. Nahiago nuen eskuekin lan egin ordenagailu aurrean egon baino. Denbora pasa ahala DGC (Dani Granados Corsellas) tailerra TDX bihurtu zen, ni bazkide. Hainbat estudiorentzat proiektuak eginez: Josep Ferrando, Barozzi & Veiga, Baas edo Maio(2017ko Chicago Arkitektura Bienalerako maketa), baita Patronat d’Habitatge eta bezero partikular ugari.
2018an, Buit Taller-ean egin nuen lan, oraingo honetan. Bertan, maketa arkitektonikoak egiten jarraitu nuen, oraingo hontan zenbakizko kontroleko makinekin lan egiten. Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunyan arkitektura argazki ikastaroa barne.
2019an, neurrira egindako diseinuzko altzariak egiten ere hasi nintzen Bartzelonako AmatoSole denda-tailerrean. Han, zura eta altzairua diseinatu/birdiseinatu/leheneratu/berrerabili egiten dira. Lixatzeko makinak, zerrak eta eskuzko tresnak zehaztasun handiagoz erabiltzen ikasi nuen, eta zur mota desberdinen berezitasunak arreta handiagoz begiratzen. Soldaduran eta altzairuaren lanean esperimentatzen ere hasi nintzen.
Gaur egun, Aian, Gipuzkoan, bizi naiz eta, nire bi haur txikiak zaintzeaz gain, maketak, altzariak eta askotariko objektuak egiten ditu;, arkitekturako lan zehatz batzuez gain. Enkargu profesionalekin batera, eskala eta materialen esperimentazioan aurrera egiten saiatzen naiz.
Pertsona anitzengandik eta eskuzko teknikaren praktika jarraituaz ikasi dut dakidan guztia. Abstrakzioa, eskala, materialtasuna, materialak, teknika, irudikapena, arkitektura eta objektua emaitza hautemangarri bihurtzen dituzten prozesuak lantzen saiatzen naiz. Sorkuntza-prozesuetan, iraganean hainbat modutan egin ditugun gauzetan errotuta esperimentatzea posible dela uste dut. Niretzat, bereziki maketak, ez dira soilik irudikapen arkitektonikoko objektu; abstrakzioaren, figurazioaren eta bien arteko orekaren ikerketa baizik.